Bulego taldearen 'Gure Bizitzako Lehen Bira' dokumentala YouTube-n ikusgai

Bulego taldearen 'Gure Bizitzako Lehen Bira' dokumentala YouTube-n ikusgai "Amets bat da, baina esna gaude". Tomas Lizarazuren hitzak dira, Bulego taldeko abeslariarenak. Taldeak azken urtean egindako ibilbideaz dihardu, espero zutenaz eta lortu dutenaz; horri buruzkoa da ekoiztu duten Gure bizitzako lehen bira dokumentala. YouTube-n dago jada ikusgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bulego-taldearen-gure-bizitzako-lehen-bira-dokumentala-youtube-n-ikusgai/@@download/image/maxresdefault.jpg
2022/12/29
"Amets bat da, baina esna gaude". Tomas Lizarazuren hitzak dira, Bulego taldeko abeslariarenak. Taldeak azken urtean egindako ibilbideaz dihardu, espero zutenaz eta lortu dutenaz; horri buruzkoa da ekoiztu duten Gure bizitzako lehen bira dokumentala. YouTube-n dago jada ikusgai.
Bulego taldearen 'Gure Bizitzako Lehen Bira' dokumentala YouTube-n ikusgai

Bulego taldeak aurten bizitakoaren inguruko dokumental sorta estreinatu zuen orain aste batzuk: Gure bizitzako lehen bira. 2022ko kontzertuetako irudiak, furgonetako bizipenak, bidaiak eta taldekideen hausnarketak uztartuko ditu. Pandemia giroan hazitako banda gisa, jendaurrean aritzeak eta zaleekin bertatik bertarako harremana izateak berebiziko garrantzia izan du Bulegoko kideentzat.

Barbara Fernandez zinegilea izan da taldearen eta publikoaren arteko urtebeteko konexioa irudietara eramateko arduraduna, David Mendizabalen edizio eta argazki zuzendaritzaz lagunduta.