Bularrekoari agur

Bularrekoari agur Itxialdiaren abantailetako bat egun osoa bularrekorik gabe igarotzea izan da, eta emakume askok ez dute atzera egiteko asmorik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bularrekoari-agur/@@download/image/PinkBraSpring2012.jpg
2020/07/09
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Itxialdiaren abantailetako bat egun osoa bularrekorik gabe igarotzea izan da, eta emakume askok ez dute atzera egiteko asmorik.
Bularrekoari agur

Konfinamenduak ekarri digun oparietako bat erosotasuna izan da; hilabetetan makilatzeaz, egunero arropa aukeratu behar izateaz eta bularrekoa egun osoan eramateko beharraz ahaztu gara. Orain kalera atera gara berriro, baina zergatik erosotasunari uko egin?

Emakume askok ez dute bularrekoa berriro erabiltzen hasteko inolako gogorik, eta horregatik, inoiz baino indartsuagoa da bere erabileraren aurkako aldarria; sare sozialetan #NoBra traola zabaldu da, eta mugimenduaren jarraitzaile askok adierazi dutenez, bularrekoak armairutik atera dituzte betirako.

Lentzeria egileak, bestalde, bularrekoak aldatzen hasi dira; oraindik metalezko uztai deserosoa duten bularrekoak nagusi diren arren, geroz eta gehiago saltzen dira kiroleko bularrekoak eta uztailik ez dutenak. Dena den, oraindik ez dute erosotasuna gailentzen duen bularrekoa asmatu; aukeran, bularrak aske eramatea aukera bikaina da!