Bukowski: Bukowski whiskya eta idazmakina

Elkarrizketa batean adierazi zuenez, gehien gustatzen zitzaiona besapeei hazkura egitea zen. Bera eta emaztea jipoitzen zituen soldadu amerikar baten semea, 1920an jaio zen Alemaniako base militar batean.
Hiru urte zituelarik eraman zuten Los Angelesera eta han pasa zuen ia bere bizitza guztia, 1994. urtean hil zen arte. Hogeita lau urterekin argitaratu zuen bere lehen narrazioa aldizkari batean. Gasolindegiko langile, postari gisa eta beste hainbat lanetan aritu ondoren, 49 urterekin erabaki zuen dena utzi eta bere idazkietatik bizitzea. Ezagunagoa izan da bere liburuetan deskribatzen dituen sexu eta alkohol gehiegikeriengatik eta bere narrazio liburuen izenburu deigarriengatik, literato izateagatik baino: "Erections", "Ejaculations", "Exhibitions and General Tales of Ordinary Madness"... Kritikoek gustu txarraren apologistatzat zuten. Bere prosa lanetatik onena, ziur aski, "Ham on Rye" eleberri autobiografikoa da. Liburu honetan Chisnaski izeneko bere alter egoa da protagonista. Lanetik aspaldi bota duten arren, autoa hartu eta goizero abiatzen da Chinaski beharrera, emazteari egia esateko adorerik ez duelako. Hirian bueltaka emango du gero eguna, kalezuloan edo hipodromoan...
Bere prosa lanek zabalpen handiagoa izan duten arren, Charles Bukowski, poeta ikaragarria da. Gurean ale bakarren bat baino ez dute itzuli (euskaraz Josu Lartategiren "Poema antologia", Susa 1997). Bizitzan berrogei liburutik gora argitaratu zituen Bukowskik eta gaur egun badira oraindik bere poema argitaratugabeak, hil zenean mila poema utzi baitzizkion bere editoreari.