Bukatu da!

Harremanak hausteko makina bat modu dago. Harreman guztiak errepikaezinak diren arren, jende askok antzeko ibilbidea egiten du.
Nola jakin dezakegu gure harremana gaixo dagoen ala ez? Harreman guztiek izaten dituzte gora-beherak, gripealdiak, eztabaidak Gero eta haserrealdi gehiago izatea sintoma al da? Gaixoaldi eta eztabaida kopurua baino garrantzitsuagoa da haiek sendatzeko gaitasuna. Gakoa, beraz, krisialdiak konpontzeko abilezian dago. Gainera, sarritan, harremana sendotu egiten da krisialdien ondoren.
Dena dela, bikote harremanetan birus sendaezinak ere badira, eta behin harremana kutsatuta, oso zaila izaten da sendatzea. Une kritikora iritsi garela jakingo dugu orduan. Nola? Lasai, barruko zerbaitek adieraziko digu kontua ez doala ongi Harreman horretan ez gaudela gustura. Harremana biontzat mingarri bilakatu dela.
Bukatu dela onartzea
Horrelako sentsazioak izan ondoren, harremana agortuta dagoela onartzea ez da lan erraza izaten. Balantza batean dantzan jartzen baitira harremanean aurrera egiteko edo hura bertan behera uzteko arrazoiak.
Hasieran, aurrera egitearen aldekoek pisu handiagoa izan ohi dute. Hala ere, baliteke denboraren poderioz, beste arrazoi batzuek pisua hartzea. Sarritan, jarraitzearen aldeko arrazoiak buruak jartzen ditu; ongi gaude horrela, harreman erosoa da, ongi moldatzen gara, jatorra da, polita da Aurkako faktoreak sabelak, bihotzak edo barrualdeak jartzen ditu maiz; sugarra itzalita dagoela esaten digute. Onartzeak izua sortzen du, ordea.
Eta hor ibiliko dira bi aldeak, pultso jokoan. Errazena aurrera jarraitzea litzateke, baina agian, aukera hori ez da osasuntsuena. Barruko sentsazioa onartzea eta kanporatzen hastea, bestalde, nahikoa lan zaila da, sakrifizio handia eskatzen du; batik bat, horrek ekar ditzakeen ondorioetan pentsatze hutsak ikara sortzen duelako.
Momentu egokiaren bila
Bai, gure artekoa usteldurik dago. Sendaezina da. Argi dut ez dudala pertsona honekin jarraitu nahi. Nire barneak badaki gureak ez duela etorkizunik, baina ez dut hori adierazteko momentu egokirik aurkitzen. Badakit ez dagoela momentu egokirik; edozein une bilaka dezakedala egoki edo desegoki. Lehentasun kontua da. Nik bihurtu beharko dut une bat momentu egoki urrats hori emateko.
Utzi edo utzia izan
Bikote haustura guztiak ezberdinak dira. Bikote harremana gaixo egon arren, kide bakoitzak bere ikuspegia izaten baitu. Harremana haustea gutxitan izaten da erraza, baina hausteko momentuan norbera nola dagoen, halako bizipenak ditu.
Haustura bateratua. Bi kideek harremana bukatzea erabakitzen dutenean, haustura bateratua gertatzen da. Biek argi dute bikote harremanak etorkizunik ez duela. Horrek ez du esan nahi haustura mingarria ez denik.
Bi kideetako baten erabakia. Beharbada, kasurik ohikoena da. Biek badakite harremana ez dagoela ondo eta arre edo iso egin behar dela. Beldurra, utzi egin behar dugulako. Izua, ezezagunera salto egin behar delako. Pena, gurea galdu behar dugulako. Kontuak kontu, bikotekideetako batek ematen du pausoa. Uztea edo utzia izatea; alde bakoitzak bere bizipenak izaten ditu.
Zuk utzi duzu. Ausarta, zu! Hori bai, ez pentsa hainbeste maite duzun pertsonarekin bikote harremana haustea lan samurra denik. Lehenik, zu gaizki egon arren, pertsona hori triste eta minduta ikusteko prest egon beharko duzu. Gogorra da. Gainera, zure mina ulertzea zailagoa izan daiteke ingurukoentzat. Urratsa zuk eman duzunez, bestea okerrago egongo dela pentsatuko dute. Hala ere, garbi eduki zu ez zarela beste pertsonak sentitzen duen minaren errudun. Haustura biontzat izan daiteke mingarria, baina ziur ez duzula urrats hau inor mintzeko asmoz eman.
Zu utzi zaituzte. Norbaitek zurekin jarraitu nahi ez duela entzutea gogorra da. Alde batera utzia izatearen sentsazioa latza izan ohi da. Baztertuta eta gutxietsita senti zaitezke. Autoestimuarentzat ostiko ederra da. Berak ez zaitu bere ondoan nahi, bere bizitzatik baztertu nahi zaitu Baina, zer egin duzu zuk? Zerk huts egin du? Erantzunik gabeko hamaika galdera. Agian, zeuk ere bazenekien zuen artekoak ezin zuela urrun joan, baina azken itxaropenaren esperoan zeunden oraindik. Edo beharbada, ezustean harrapatu zaitu, ez zenuen horrelakorik espero Ziurrenik utzi zaituen pertsonarekiko gorrotoa, amorrua, maitasun sentimentuak nahastu egingo zaizkizu.
Mina eta dolua
Bat-batean, zerbait eten egin da. Elkarrekin pasatutako momentuak amaitu egin dira. Oroitzapen onak buruan biraka: momentu goxoak Bukatu da dena. Norberaren barruan sentimentuak borborka, eta buruan, oroitzapenen zurrunbiloa. Mingarria da maitatutako pertsona bat galtzea.
Galera horretara egokitzeko hainbat erantzun izaten ditugu: gorrotoa, maitasuna, tristura Nork bere modua du dolua pasatzeko. Derrigorrez egin beharreko bidea da, eta lagungarria izango da gerora etorkizun osasuntsua eraikitzeko. Poliki-poliki, bikotekide gabeko bizitza egiten hasi beharko dugu; nork bere bizitza, eta ez beste inorena. Ziurrenik, ingurukoek ere (lagunak, familia ) egoera berri horretara egokitzeko denbora apur bat beharko dute. Denbora eta lasaitasuna sendabide onak dira.
Ez zara gaueko izar bakarra
Bikote harremana bukatu egin zen, eta orain nor bere bidean doa. Bikotekide ohia beste neska edo mutil batekin ikusitakoan, ordea, arnas gabe gelditu zara. Sentsazio arraroa da. Berarekin ez duzu ezer nahi, baina barrenak mugitu zaizkizu
Noizbehinka, berarekin pasatu zenituenak eta ikasi zenituenak gogora etortzen zaizkizu. Mina arintzeko balio dizu. Orain, badakizu bizitzak irri egiten diola, eta poztu egiten zara. Onena opa diozu.