Buiikikaesu

Buiikikaesu https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buiikikaesu/@@download/image/maximum_the_hor_1359547982.jpg
2013/02/04
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Maximum the Hormone
137.zenbakia
Dead Note Anime seriea ikusi duzuenok jakingo duzue telesailak bi sarrera-abesti dituela. Ba, bigarren hori What's up, people! da, Buiikikaesu honetako hamargarrena. Diskoa jarri eta flipatu egin nuen! "Chu Chu Lovely Muni Muni Mura Mura Purin Purin Boron Nururu Rero Rero"... serioa al da hau? Dantzatzeko modukoak dira hamalau abestiak, ikaragarriak! System of a down gustatzen bazaizu, oso ondo pasatuko duzu; punk-ska-funka ere jotzen dute, eta abestiak oso motibagarriak dira. Nu-metala menderatu eta atzean utzi dute. Estilo nahasketa da talde honen sekretua, eta ongi sartzen da, esaterako, Louisiana Bob abestia.