Buenos Airesko trafikoa

Buenos aireseko arazo nagusietako bat trafikoa da, eta horrek eragindako kutsadura, noski. Buenos Airesen 8 bat milioi ibilgailu ibiltzen dira egunero (adibidez, 38.000 taxi daude ofizialki erregistratuta). Azken urteotan, gero eta jende gehiago dabil metroan eta trenetan, baina oraindik, lan handia dago egiteke. Kontua da, inork ez duela irtenbide argirik. Baten batek, dramei umorez aurre egin behar zaiela jakinda, Buenos Aireseko garai bateko zirkulazio arauak gogoratu ditu; 1945era arte ibilgailuak ezkerretik ibiltzen baitziren, Ingalaterran bezala
ezkerrera bueltatzetik etorriko ote da irtenbidea?