Buenos Airesek ospatzen du Euskal Herria

Buenos Airesek ospatzen du Euskal Herria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/buenos-airesek-ospatzen-du-euskal-herria/@@download/image/20118101752argentinaeuskal_copia.jpg
2012/12/13
berria
Abuztuaren 28an Argentinako hiriburuak Euskal Herria omenduko du, hilabetero antolatzen duen 'Buenos Airesek ospatzen du' ekitaldiaren barruan. Azken bi urteetan 25 herrialderi egin diete omenaldia eta hilabete bukaeran Euskal Herriaren txanda izango da. 

Laurak Bat Euskal Etxeak antolatu du eta hainbat erakundek hartuko dute parte abuztuaren 28an egingo den euskal kulturaren hurbilketan, eta Rio de la Platako biztanleek euskal argentinarra ezagutzeko aukera izango dute.
Mayo etorbidea txuriz, gorriz eta berdez jauntziko da eguerdiko 12:00etatik arratsakeko 18:00ak arte egingo diren ekitaldi guztietan.
Ekitaldien artean, Hiriko Kultur Etxean euskal jantzi erakusketa, eskulanak eta artearen inguruko bideo proiekzioa, abesbatzen kontzertua eta baserrien erakusketak egongo dira.
Mayoko etorbideko agertokian musika eta dantza izango dira protagonista, bertan Cordobako Baietz eta Arrecifeseko Maral musika taldeek parte hartuko dute.
Kultur iblbidean, erakundeak, euskara, genealogia, argitaletxeak, hezkuntza, gizarte laguntza, musika, kirolak, eskulanak, txikiak, eusko denda, irrati irekia eta elikagaiak erosteko aukera egongo da.
Azkenik, Euskal sukaldaritza eta sukaldarientzako ere tartea gorde dute antolatzaileek, Borja Blazquez, Arantxa Soraluze eta Choly Berreteagaren partaidetzarekin. Jardunaldi honetan plater tipikoak dastatzeko aukera ere izango dute bertaratuko diren guztiak.