Bueltan da Kameratoia!

Bueltan da Kameratoia! Adi, 1.600 euro jokoan daude eta! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bueltan-da-kameratoia/@@download/image/Captura de pantalla 2020-11-05 a las 08.55.05.png
2020/11/05
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Adi, 1.600 euro jokoan daude eta!
Bueltan da Kameratoia!

36 ordutan laburmetrai bat egiteko gai izango zara?

Etorri da 16.Kameratoia eta beraz, kamarak prestatzeko momentua! Urte honetan online egingo dute dena. Zer esan nahi du horrek? Antolatzaileek gaia eta ezaugarriak emango diztuztela eta parte hartuko dutenek nahi duten tokian grabatu dezaketela. Laburmetraia muntatu eta emailez bidali beharko da. 

Epeak

  • URRIAK 7 ASTEAZKENA –  Izen ematea ireki.
  • AZAROAK 7 LARUNBATA – Izena emateko azken eguna.
  • AZAROAK 13 OSTIRALA –  20.00etan gaia eta ezaugarrien aurkezpena webgunean.
  • AZAROAK 15 IGANDEA – 12:00ak baino lehen laburmetraia email bide bidali behar zaio antolakuntzari.  
  • AZAROAK 21 – Sari banaketa online

SARIAK

  • Sari banaketa bideodei bidez egingo da, non parte-hartzaile eta epaimahakideak batuko diren antolatzaileen antolatutako bideodei batetan. 
  • Honako hauek izango dira sariak:
      • 1. Saria: 1.000 euro + Laburbirako aukeraketara pasatuko da + DemaSA lehiaketan
      • 2. Saria: 600 euro 
      • Publikoaren Saria: 100 euro eta talde osoarentzako gau bateko egonaldia Lekeition

Gogoratu, azaroaren 13tik 15era ospatuko dute lehiaketa. Urte hau berezia denez irakurri ondo oinarriak eta eman izena