Buddha Bar IV

Gero eta gehiago dira musika propaganda tresna bezala erabiltzen duten negozioak. Ospe handiko hotel, jatetxe, kafetegi edota dantzalekuek disko bildumak kaleratu ohi dituzte. Buddha Bar Parisen dago, eta gure eskura ez dauden prezioak izateaz gain, ekialdeko herrien musika oinarri duten doinuak erabiltzen ditu. Laugarren bilduma honetan, aurrekoetan bezala, aukeraketa gorabeheratsua egin dute, izen ezagunak (Gotan project, Nitin Sawhney, Llorca, C.Spheeris...) eta ez hain ezagunak nahastuz. Ez da nahikoa janaria begietatik sartzea...