Budai

Budai https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/02/11
albiste-laburra
Budai
Hiriko (Taiwan) Ocean View parkean eraiki dute urte berri txinatarreren aurretik (otsailak 8) inauguratuko duten eliza berezia. Zergatik den berezia? Takoidun zapata itxura duen eliza delako! Eraikina urdinez tindatutako kristalezkoa da, eta guztira, hamazazpi metroko altuera eta hamaika metroko zabalera du. Eta zergatik du zapata itxura? 60ko hamarkadan   jazotako gertaera baten omenez. ‘Oin beltzaren gaixotasuna’ delakoaren ondorioz, 24 urteko neska bati hankak moztu behar izan zizkioten, eta ezkontza bertan behera utzi behar izan zuen. Elizak oraindik ez du izen ofizialik, eta jendeari eskatu diote Facebook bidez proposamenak egiteko.