BTX-ekin Kobetamendin egongo diren taldeak

BTX-ekin Kobetamendin egongo diren taldeak El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre 'Matxet' dira prentsaurrekoan argitaratu dituzten bost izenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/btx-ekin-kobetamendin-egongo-diren-taldeak/@@download/image/BTX_KobetaMendi_2160x1080_2.jpg
2019/05/14
berria
El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre 'Matxet' dira prentsaurrekoan argitaratu dituzten bost izenak.
BTX-ekin Kobetamendin egongo diren taldeak

Uztailaren 14an Bilboko Kobetamendin emango dituen kontzertuaren inguruko azken berriak eman ditu Berri Txarrak taldeak prentsaurrekoan. Besteak beste, kontzertuan haiekin batera taula gainera igoko direnen izenak ezagutzera eman dituzte. Hala, hauek dira agertokian lagun izango dituzten musikari gonbidatuen izenetako batzuk: El Drogas, Leire Iseo, David Ruiz (La MO.D.A.), Aiora Renteria (Zea Mays) eta Iñaki Altolagirre Matxet (Jousilouli, Anai Arrebak, Naizroxa, Sega Sound Killers). Gonbidatuen zerrenda osatzeke daukatela adierazi du Gorka Urbizuk, eta aurki argitaratuko dute parte hartzaileen zerrenda osorik.

Taldeak bere agurra iragarri zuenetik kontzertu data ugari eman dituzte ezagutzera eta iragarri eta gutxira ia guztietarako sarrerak agortu dituzte. Horregatik, Gorka Urbizuk prentsaurrekoan adierazi duenez, Kobetamendiko musika festarekin nahi duen orok taldeari agurra emateko aukera izango du. Ahotseneako zati bat ere eraman nahi izan dutela gaineratu du Urbizuk: "Hitz ordu berezia izango da, eta Berri Txarrak Euskal Herrian ikusteko aukera bakarra".