Brusela

Brusela https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/07/13
albiste-laburra
Brusela
Belgikako hiriburuko kaleetan pixa egin dezaketen bakarrak estatuak dira. Eta gainera famatuak dira euren txorrotadengatik. Ezagunena Manneken Pis mutikoa da. Neskatxa bat ere topa daiteke handik ez oso urruti dagoen kale kantoi batean; Jeanneke Pis izena dauka. Haatik, bi haurrak ez dira kalean pixa egiten ari diren bakarrak. 1998az geroztik Zinneke Pis txakurra hanka altxatuta ari da zentroko bi kale elkarrekin gurutzatzen diren tokian. Hainbeste garagardo ekoizten duen herrialdean normala da jendeak nonnahi pixa askatzeko gogoa izatea. Baina gogoratu, estatua bat ez baldin bazara, ez zaitez saiatu ere egin!