Bruegel, mikroskopiotik

Pieter Bruegel der Ältere margolari flandestarraren obren zalea bazara, aplikazio honek txundituko zaitu! Vienako KHM Kunsthistorisches museoak sortutako Inside Bruegel aplikazioari esker, margolariaren obra ezagunenak milimetrora ezagutzeko aukera duzu, eta baita X izpietatik pasatako bertsioak ikusteko ere. Guztira 12 margolan ikusi daitezke; nahikoa da zoomari eragitea mikroskopio batetik begiratuko bazenu bezala sentitzeko.
Bruegelen obra ezagutzen ez duzuenontzat, jakin gizakien ahultasunak eta grinak direla bere margoetako protagonistak; Boscoren estiloari jarraituz, irudi ia absurdoak marraztu zituen, irudi fantastiko eta groteskoak ; herritar limeak agertzen dira Bruegelen obretan, multzo handietan eta koadro guztian han-hemen barreiaturik, gehienetan, goitik begiratuta. Beraz, gertutik begiratzeko aukera paregabe hau benetan gustukoa eta entretenigarria izango duzuelakoan, EGIN KLIK eta gozatu!