Browser Quest (Web jokoa)

Mozilla Firefox nabigatzaile ezagunaren sortzaileek web bidezko rol multijokalari joko sinple hau sortu dute nabigatzailearen bitartez aritu ahal izateko. Helburua WebSockets teknologia erakustea da, nabigatzailearekin eta online zerbitzariekin etengabeko komunikazioa ahalbidetzen duena. Oso entretenigarria da, kontrolatzeko erraza, eta munstroak akabatzeak ez dauka preziorik! Musika eta itxura retroa ere atseginak dira. browserquest.mozilla.org