Brother ***

Brother *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brother/@@download/image/3p42-4.jpg
2000/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Takeshi Kitano. Aktoreak: Takeshi Kitano, Omar Epps, Joy Nakagawa. Generoa: akzioa. Herrialdea: AEB / Erresuma Batua / Japonia. Urtea: 2000. Iraupena: 114 minutu. 
3.zenbakia
Biolentziaz eta lirismoz blaitutako beste thriller eder bat dakarkigu Hana-bi maisulanaren egileak. Mafien arteko gerra odoltsu batean ia familia osoa galdu ondoren, Los Angelesera jo du yakuza —gangster— bakarti batek bizirik geratzen zaion anaia bakarraren bila. Bidean, prostituta erakargarri batekin egingo du topo. Anaia aurkitu eta berehala, droga trafikoan oinarritutako inperio bat sortuko du. Patuak, baina, dramaren kolorea du. Takeshi Kitano zinemagile japoniarraren film iluna da. Thriller txukuna bada ere, bere film onenen mailatik nahikoa urrun dago.