"Brit Awards" sariek generoaren banaketa ezabatu dute bere kandidaturetatik

"Brit Awards" sariek generoaren banaketa ezabatu dute bere kandidaturetatik Gehitu banatu beharrean. Gizartean aurrerapenengatik eta bere konplexutasunagatik generoak geroz eta lausoagoak dira eta ez du zentzurik genero banaketak mantentzea. Hori uste dut behintzat "Brit Awards" sariek, Erresuma Batuko musika industriaren sariketa garrantzitsuenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brit-awards-sariek-generoaren-banaketa-ezabatu-dute-bere-kandidaturetatik/@@download/image/90.jpeg
2021/11/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gehitu banatu beharrean. Gizartean aurrerapenengatik eta bere konplexutasunagatik generoak geroz eta lausoagoak dira eta ez du zentzurik genero banaketak mantentzea. Hori uste dut behintzat "Brit Awards" sariek, Erresuma Batuko musika industriaren sariketa garrantzitsuenak.
"Brit Awards" sariek generoaren banaketa ezabatu dute bere kandidaturetatik

Honela izango da otsailaren 8tik aurrera. Gizon-emakume banaketa ezabatuko da sariak banatzerako garaian. Pauso garrantzitsua da, dudarik gabe, gure gustu eta jakintzak generoaren arabera biltegiratzen baititugu maiz, emakumezkoak alde batean eta gizonezkoak bestean. Horrelako eskemak hausteko positibotzat jotzen dute askok sarietan generoa ezabatzea. 

Nola ez gogoratu PJ Harvey Sleater-Kinney-etaz hitz egiten dugunenan? Edo Alaitz eta Maider bikoteaz Maixa eta Itziarrez ari garenean? Edo girl in red-ez Billie Eilish-ez mintzatzean? Gure eskema mentalek ezinbestean emakumeak emakumeekin eta gizonezkoak gizonezkoekin alderatzera eramaten gaituzte. Baina bada garaia horiek gainditzeko, prozesu luzea izango da, baina honelako albisteek argi erakusten dute honek ez duela atzera bueltarik. 

Estilo musikalak sekula baino hibridoago eta sailkaezinagoak diren honetan, sariak generoaren arabera banatzeak ez du inolako zentzurik antolatzaileen hitzetan. Antolatzailek aipatu dute erabakiak izango duen ondorio positiboetakoa laster behatu ahal izango da. Izan ere, betikoak beti saritzea ekidingo du. Honek, norberak nahi duena izateko aukera zabalik utziko du, proposamen askotarikoagoei bidea irekiz. Aldiz, batzuk diote musikari bikain asko aitortzarik gabe utziko dituela, euren proposamena generikoegia izateagatik. 

Dena den, musika industriaren sariek ez dute, bere horretan, musikari baten baliotasun artistikoa berresten edo deuseztatzen. Berdina gertatzen da zinema munduan. Baina balore eskala bat helarazten du. Honela, horren melomanoak ez direnei eurenak bezala sentitzen dituzten arauak helarazten diete horrelako ekitaldiek. Gizarteak eragozpen gehiegirik gabe onartzen duen iruditeria proiektatzeko balio dute. Beraz, horretaz oharturik, oso positiboa da da gure gizartearen eboluzioa ospakizun hauetan islatzea.