“Brigada Criminal”

“Brigada Criminal” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brigada-criminal/@@download/image/32p14-1.jpg
2003/07/04
kritika
Testua: Amaiur Loitegi
Brigada criminal
32.zenbakia
“Brigada Criminal”
Gipuzkoako Lazkao herrian punk harrobia dago. Bertakoak ziren binilozko harribitxia utzi ziguten Fist Fucking. Hain zuzen, talde hartako jendea ari da Brigada Criminal-en, nahiz eta bien artean alde handia egon. Soinu ona duen ekoizpen honek hamar kantu on dakartza, guztiek punk-kaletarra oinarri dutela. Estilo honek gurean duen arrakasta ikusita, harrigarria da disketxe batek ez fitxatu izana. Lastima ia dena gaztelaniaz izatea, euskarazko “Inposatzaile” baita piezarik onena.