Brick Paco artista senegaldarraren kontzertua izango da gaur Iruñean

Brick Paco artista senegaldarraren kontzertua izango da gaur Iruñean Reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop soinuak izango dira nagusi emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brick-paco-artista-senegaldarraren-kontzertua-izango-da-gaur-irunean/@@download/image/alaia-90744-870x480.jpg
2022/08/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop soinuak izango dira nagusi emanaldian.
Brick Paco artista senegaldarraren kontzertua izango da gaur Iruñean

Enklabeak eta Bertsionatuz udal-zikloetako aire zabaleko kontzertuak egiten ari dira Iruñean uda honetan, eta gaur, 20:00etatik aurrera, Brick Paco artista senegaldarrak reggae, dancehall, afrobeat eta hip hop nahasketa eskainiko du Zaldi Zuriaren zokoan. 

Enklabeak zikloaren hurrengo emanaldia abuztuaren 12an izango da, eta Diabulus in Musica taldea igoko da agertokira, metal sinfonikoa eskaintzera, Trinitariosko parkean. 

Bertsionatuz zikloaren hurrengo saioa abuztuaren 8an, astelehena, izango da da, San Jose plazan. Bertan, Free Lane taldearen blues doinuak entzuteko aukera izango da 20:00etatik aurrera. Abuztuaren 22an, aldiz, JZ & Outlanders arituko da, 2021era arte JZ Harvest & The Outlaws izenaz ezagutzen zen taldea, amerikar musikaren errepertorioa duena.