Brian Mayk unibertsoa ezagutzera gonbidatzen zaitu
Queen talde mitikoa denen ahotan ibili da azken hilabeteotan, Bohemian Rapsody filmari esker; hain zuzen, Brian May taldeko gitarra jotzailea medio guztietan azaldu da, filmeko aktoreekin batera alfonbra gorrietatik paseatzen. Baina May ez da soilik bere musikari talentuagatik ezaguna, eta azkenaldian, geroz eta nabarmenagoa egin da bere alter egoa: musikariaz gain, astrofisikari doktoratua da May. NASAren kolaboratzaile sutsua da, eta unibertsoko sekretuak dibulgatzen ditu bere sare sozialetan.
Hain zuzen, New Horizons zundaz arduratzen den ekipoko kide da musikaria, eta Instagramen honako argazkia partekatu zuen; bertan, gizateriak sekula bisitatu duen mundurik urrunena ikusi daiteke. Elurretako panpina dirudien lur zati horrek Ultima Thule izena du, Pluton planeta baino urrunago dago, eta 33 kilometro luze ditu.
Aurkikuntza zabaltzeaz gain, musikariak 20 urteko isilune musikala eten du, aurkikuntza eta New Horizons proiektua omentzeko abesti bat konposatuz; ea zer iruditzen zaizuen!