Brian Mayk 'kontzertu pribatua' eskaini dio koala bati

Brian Mayk 'kontzertu pribatua' eskaini dio koala bati Queen taldeko gitarra jotzaileak erreskate gune bat bisitatu du Australian, eta desagertzeko arriskuan dauden animali hauek laguntzeko eskaera zabaldu du sare sozialetan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brian-mayk-kontzertu-pribatua-eskaini-dio-koala-bati/@@download/image/ObtenerFoto_1_1582021569.jpg
2020/02/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Queen taldeko gitarra jotzaileak erreskate gune bat bisitatu du Australian, eta desagertzeko arriskuan dauden animali hauek laguntzeko eskaera zabaldu du sare sozialetan.
Brian Mayk 'kontzertu pribatua' eskaini dio koala bati

Koala desagertzeko egoera larrian dago; WWF erakundeak ohartarazi duenez, koalen %85 hil dira Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuan, sute izugarrien ondorioz. Baina suteak hondamendiaren zati bat besterik ez dira; WWFko Natur Politiketako zuzendari Stuart Blanch-en esanetan, suteen ondorioz etorriko diren lehorteak eta azken egunetako uholdeak heriotza geldo batera kondenatuko ditu bizirik dirauten koalak, haien bizileku diren eukalipto basoak suntsitzen ari direlako.

Animalia hauek laguntza behar dute, eta egoeraren larritasuna ikustarazteko Australiako erreskate gune batean izan da Queen taldeko sortzaile eta gitarra jotzaile Brian May. Bertan, "Bear" izeneko erreskatatutako koala ezagutu du, eta bi aldiz pentsatu gabe, "kontzertu pribatua" eskaini dio animaliari. Twitterren zabaldu du bideoa, jendearen babesa eskatuz.