Breathe How You Want To Breathe

Breathe How You Want To Breathe https://www.gaztezulo.eus/albisteak/breathe-how-you-want-to-breathe/@@download/image/tribute_to_noth_1373018192.jpg
2013/07/08
kritika
Testua: Beñat Antxustegi
Tribute to Nothing
142.zenbakia
2006an entzun nituen lehen eta azken aldiz TTNekoak Donostian, inoiz ikusi dudan zuzeneko bortitzena, hoberena. Gazte-gazte zirenez geroztik jotzen ari diren hiru anaia ingeles dira gitarra elektrikoan, baxuan eta baterian. Laguna dute gitarra jolea ere, eta aita jarri dute manager lanetan. Ikusi nituen garaian How many times did we live? (2007) diskoa aurkezten zebiltzan, eta honako hau lagun batek ekarri zidan Berlinetik opari. Egun ez dakit zertan ibiliko diren… Ez naiz haien musika mota deskribatzeko gai, beraz, entzun eta esango didazue zer iruditu zaizkizuen.