Breaking the rules

Euskal Herrian reggae musikak merezi duen tratamenduan beste pauso bat eman dute Iñaki Yarritu eta bere lagunek. Santandergo Loud & Lone eta Londresko lagunekin osatutako taldea sendotu eta Europako reggae talde interesgarrienetakoa dela frogatu eta gero, diskoarekin datoz orain. Zoritxarrez, ez dituzte kantu berriak osatu oraingoz, baina CD formatutik binilora pasatu dira, eta Breaking the Rules kantuarekin singela kaleratu berri dute. Zer esan singelak jamaikar musikan duen garrantziaz? Orrialde asko beharko genituzke horretarako! Informazioa eta banaketa: www.reggaenews.co.uk