Breaking Bad

Urtea: 2008-2013.
Sortzailea: Vince Gilligan.
Herrialdea: AEB.
Denboraldiak: Bost.
Atal kopurua: 62.

ZERGATIK IKUSI
• Azken hamarkadako gidoilariek, motibazio eta jokabide ilunez eraikitako pertsonaiak sortzeko erakutsi diguten grina kontuan izanik, Vince Gilliganek guztietan nortasun amoralena duen pertsonaia sortzearen meritua du: Walter white (Brian Cranston), merezimendu osoz, ikono kategoria irabazi duen pertsonaia berdingabea sortu du.
• Pertsonaia ahaztezinez eraikitako istorio berdingabe bat delako. Telesail osoan zehar, metamorfosi-koral baten testigu bilakatzen gaituzten aktore zoragarriz osaturikoa.
• Erritmo narratiboa, koloreen erabilera, sinbolismoz beteriko planoak (Ozymandias atal ikaragarria adibidez), maisulan mailara igoarazi dute telesaila.
• Twin Peaks, The Sopranos, The Wire, Lost eta Mad Menekin batera, telesailen historian arrasto ezabaezina utzi duelako, sormen iraultza horren erantzuleetako bat bihurtuz.
• Maisutasunez zuzendutako bost denboraldiak, amaiera perfektu batekin bukatzen direlako.
BINGE WATCHIBG
Bai, biharamunik ez balego bezala.
BITXIKERIAK
• Showtime, TNT, FX eta HBO damutu egingo dira telesaila aireratzeari uko egin izanaz: hamar Primetime Emmy sari, hiru Emmy Brian Cranstonek, bi Aaron Paulek, eta bat Anna Gunnek. Urrezko Globoetan hainbat izendapen eta Guinness errekorra lortu ditu hainbat web-orrialdetan, historiako puntuazio altuena duen telesaila bihurtzeagatik.
• Bryan Cranston X-files telesailan izan zuen paperagatik izan zen hautatua.
• Saiakera bakarrean lortu zuen Bryan Cranstonek pizzaren sekuentzia famatua egitea.
• Jesse Pinkmanek, telesailean zehar jaurtitzen dituen "yo" eta "bitch" guztiak gidoian azaltzen dira.
• Walter Whiten loteria-txartelaren koordenatuak jarraituz gero, (N 34, 59º, 20º, W 106, 36º, 52) Albuquerquen kokaturiko, ‘Q Studios’etara iritsiko ginateke, telesaila errodatu zen kokalekua.
• SaveWalterWhite.com web orrialdea benetan existitzen da.
• Hasierako tituluetan, Methamphetaminaren formula kimikoa azaltzen da: C10H15N.
• Telesailak, guztira 62 atal ditu. 62. elementu kimikoa Samariuma da, minbizia duten gaixoekin tratamendu gisa erabiltzen dena.
GUSTUKO BADUZU, EZ GALDU
• Narcos (2015-…).
• Weeds (2005-2012).
• The Sopranos (1999-2007).