Breaking and entering (45 tours) ***

Breaking and entering (45 tours) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/breaking-and-entering-45-tours/@@download/image/62_breaking.jpg
2006/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Anthony Minghella. Aktoreak: Jude Law, Juliette Binoche, Vera Farmiga, Robin Wright Penn. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006.


62.zenbakia
Breaking and entering (45 tours)    ***
Jude Law aktoreak eta Anthony Minghella zuzendariak elkarrekin egin zuten hirugarren pelikula da honakoa; Juliette Binoche aktore frantziarra ere itzuli zen zinemagilearen agindupetara, harekin The English Patient ahaztezina filmatu ostean. Film honek, ordea, ez du drama historikoekin inongo zerikusirik. Londresen girotua dago istorioa, eta hiri horretan bizi diren hainbat lagun gurutzatuko dira, lapurreta batzuk tarteko. Kings Cross auzuneko bulego moderno batean egiten du lan Will arkitekto gazteak. Halabeharrak haren patua aldatuko du. Drama txukuna da.