Breag Naofa

Breag Naofa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/breag-naofa/@@download/image/Breag_Naofa_Breag_Naofa.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Breag Naofa
128.zenbakia
Erromatar zenbakiz izendaturiko lau abesti nahikoa izan dira soinu gordin eta astunez bazterrak astintzeko. Break Naofak gezur santua esan nahi omen du Irlandako gaelikoz eta, izenari ohore eginez, Seattleko seikoteak bere amorru eta gorroto guztia arindu du sinismenak egurtuz. Infernuranzko bidea mantso egiten duten inguru lamatsuak sortuz, tartean erritmoak azkartuz eta, beti ere, hiru gitarra, baxua eta bateriaren erritmo zanpatzaileekin bidea berdinduz. Sludge, hardcore edota post etiketak jar geniezazkieke; baina, laburbilduz: metala egoera gordinenean.