“Brazilika”

“Brazilika” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brazilika/@@download/image/49p14-3.jpg
2005/02/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Kenny Dope
49.zenbakia
“Brazilika”
Zorionak Far Out! Hamar urte igaro dira, Brasilgo musikaz erabat maiteminduta dagoen Joe Davis gazteak, aipatu diskoetxea sortu zuenetik. Urteotan kaleratutako diskoetan, gaur egun Brasilen egiten den musika interesgarriena erakutsi digu: samba, bossanova eta batucada doinu zaharrak, eta doinu berriak (elektronika pittin batekin igurtziak) gerturatu dizkigu, gustu handiz. Urtebetetze hau behar bezala ospatzeko antolatutako festan, M.A.W.-eko Kenny Dope-k aukeratu du musika. Katalogoko kantekin osatu du saioa, eta opari modura, nahasketa berri bi eskaini dizkigu.