“Brazilian Guitar, Fuzz Bananas” *****

“Brazilian Guitar, Fuzz Bananas” ***** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brazilian-guitar-fuzz-bananas/@@download/image/Brazilian_Guitar_Fuzz_Bananas.jpg
2010/07/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Askoren artean
109.zenbakia
Disko denda multinazional batean nengoela ikusi nuen lan hau, eta azken boladan Brasilgo soinuekin erdi erotuta nabilenez, erostea erabaki nuen. Aurretik Joel Stones disko jartzaile eta single bilduma honen arduradunak azalean idatzitako oharrak irakurri nituen. Erabat konbentzitu ninduen, eta kutxatik igaro nintzen. Binilo bikoitzak fuzz efektu nabarmena duten gitarrekin josiriko 60ko hamarkadako doinu psikodelikoak biltzen ditu. Os Mutantes, Caetano Veloso eta antzeko tropikalisten jarraitzaileek biziki gozatuko dute. Artista ezezagunak badira ere, doinu bakoitza kosmos amaiezin eta bakarra da. Itzela.