“Brazilectro-Session 2”

“Brazilectro-Session 2” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brazilectrosession-2/@@download/image/10p13-3.jpg
2001/07/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
10.zenbakia
Jakina da udarekin batera urte osoan itzalean mantendutako erritmo asko eguzkitara irtetzen dela. "Urte sasoi baterako" etiketa duten musiken artean, besteak beste, Brasilen egindako erritmoak ditugu (batucadaren salbuespenarekin, inauterietan entzun "beharreko" musika baita). Azken urteotan musika elektronikoak izandako gorakadaren ondorioz, Brasilgo erritmoak eta elektronikaren artean oso elkartze interesgarria gertatu da, eta horren adibide garbia da honako bilduma hau. 365 egun eta gauez gozatu eta dantzatu beharrekoa.