“Brazilectro 5”

“Brazilectro 5” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brazilectro-5/@@download/image/39p14-1.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
39.zenbakia
Brasilgo erritmoetan oinarrituta gaur egun egiten den musikaren lehio adierazgarria da Brazilectro bilduma saila. Brasilgo doinuekin osatutako bildumak gainezka egiten ari diren honetan, gutxi dira duintasunez bost ale jarraian plazaratzeko gai. Guk ezagutzen ditugunen artean behintzat, Audiopharm diskoetxeak kaleratutako hau da nabarmenetakoa. Aurreko aleetan, Brasilgoak izan gabe herrialde horretako erritmoek txundituta utzi dituzten beste toki batzuetako taldeak bertakoak baino gehiago ziren arren, azken ale honetan oreka lortzeko bidean jarri dira. Garrantzitsuena, ordea, edukia da; aurrekoetan bezala, maila handiko bilduma osatu dute. Brasildar doinuen eta erritmo elektronikoen arteko elkarlan txukuna.