Brasilia

Brasilia hiriburutik (Brasil) software librearen erabilpenaren aldeko argudio indartsua zabaldu da mundura. Kontua da Brasilgo gobernuak 370 milioi reis (ia 130 milioi euro) aurreztu zituela iaz, eraikin eta bulego ofizialetan software libredun programak erabilita. Horrela jakinarazi du Brasilgo Ogasun Ministerioak. Aurreztutako diruari esker, Lula Da Silvaren gobernuak 5.000 gune edo bulego berri zabaldu ahal izan ditu orain arte interneterako sarbiderik ez zen tokietan. Pentsatu al duzue zenbat aurreztuko litzatekeen gainontzeko gobernuek gauza bera egingo balute?