Brasilgo musika: beti hartu emanean

Lurralde gutxik izango dute Brasilek bezainbat musika aniztasunik. Mendetan zehar, hainbat kultura nahastu dira herrialde horretan, eta hartu-eman horrek sekulako aberastasuna eman dio bertako musikari. Egun, hartu-eman hori erabatekoa da: Brasilgo doinuak erreferentzia handia dira musika elektronikoaren esparruan, eta Brasilen bertan, belarriak erne dituzte, munduan egiten diren doinuak euren gisara moldatzeko.
Irabazleek idazten dute historia, eta horrexegatik, kristauek inposatutako egutegiari kasu eginez gero, ezer gutxi dakigu 1500. urtean europearren inbasioa jasan aurreko Brasilez. 1500 urtean, Pedro Alvarez Cabral konkistatzailea lurralde hartara iritsi zenean, Terra de Vera Cruz edo Santa Cruz izen inposatuaz bataiatu zuen lurraldea.
1494ko Tordesillasko Hitzarmenaren arabera, Portugal eta Gaztelako erreinuen artean banatu behar zen Amerika kontinentea. Inguru haietan pau brasil izeneko zuhaitz asko zegoenez, portugesek Brasil izena jarri zioten euren kontrolpeko lurralde erraldoi hari. Terra de Vera Cruz edo Santa Cruz izenak, historia liburuetako oroigarri gisa geratu ziren, beraz.
Espainiarrek eta portugesek indarrez hartutako lurralde hartan, tupi-guarani hizkuntzako hainbat leinu bizi ziren. Konkistatzaileen begietan leinu haiek ez ziren "gizakiak", "basatiak" baizik, eta ondorioz, esklabu bihurtu zituzten: "Hobe gizon esklabu, abere basati aske baino", zioten konkistatzaile zuriek (amerindiarren iritzia kontuan hartu gabe, noski). Hala, oso denbora laburrean, ia amerindiar guztiak hil zituzten, eta berehala, eskulan merkearen bila joan ziren Afrikara.
Hiru mende beranduago, 4 milloi beltz afrikar indarrez eraman zituzten Brasilera, esklabu gisa lan egitera. "Beltz afrikarrak" diogunean, ez gara herri bakar batez ari, hainbat hizkuntza eta kulturatako herri eta leinuez baizik. Brasilera iritsi bezain laster, esklabu horiek sakabanatu egiten zituzten, leinu berekoen artean loturak haustearren eta altxamenduak egon ez zitezen. Tragedia ikaragarria.
Era guztietako kulturak
Hasieran, konkistatzaile portugesen asmoa lurraldea administratu eta ustiatzea izan zen, Portugalera ahalik eta aberastasun gehien eramateko. Baina, urteak joan ahala, lurraldea kolonizatzen hasi ziren, eta Brasil bizitoki bilakatu zen. Portugesekin batera, italiarrak eta espainiarrak joan ziren, lurrak eskuratu eta bereganatzera. Beranduago, alemanak (Brasil hegoaldera) eta arabiarrak iritsi ziren. Ondoren suitzarrak, polakoak, errusiarrak, eta azkenik, XX. mendean, japoniarrak batu zitzaizkien.
Beraz, era guztietako kulturatako jendea aurki daiteke Brasil erraldoian, eta kultura horietatik guztietatik edan du Brasilgo musikak. Dena den, orohar, Brasilgo musikak hiru iturri nagusi ditu: indiarra (jatorrizko biztanleena), europearra (konkistatzaileena, portugesena bereziki) eta afrikarra (esklabuena).
Brasil, kanpora begira
Brasilgo musika aipatzerakoan, gehienoi Samba, Bossa Nova eta Batucada hitzak datozkigu burura, beti ere, inauterien koloreaz igurtzita. Ez dugu musika horien definizioa egin nahi (definizio bakarra adostea zaila izango litzateke, gainera), baina argi dagoena da, izen horiekin erlazionatzen diren doinu eta erritmoek, izugarrizko eragina izan dutela mundu osoko musikari askorengan.
Adibidez, Europari dagokionez, musika elektronikoaren mundu konplexuan murgilduta dauden musikari eta diskoetxeen artean, asko dira Brasildik datozen erritmoekin txoratutakoak. Guztiak aipatzea ezinezkoa litzateke, baina Brasilgo musiken eragina ezaugarri nagusi duten diskoetxe esanguratsuen artean, hauek azpimarra daitezke:
-COMPOST. Alemanian, asko samar dira Brasilgo erritmoekin txoratutako musikazaleak. Jazzanova izeneko kolektiboko lagunak daude horien artean. Euren diskoetxeak, "Glücklich" disko sailaren bitartez, Brasilgo zaporearekin sukaldatutako jaki elektroniko goxoak biltzen ditu (Truby Trio, Da Lata eta abar).
-FAROUT. Duela 10 urte, Ingalaterrako Joe Davis gazteak Brasilen aurkitu zuen bere maitea. Seme-alaba asko izan dituzte, eta kuttunenak "Brazillain Love Affair" bildumetan jaso dituzte.
-IRMA. Italiako diskoetxeak hamaika estilo jorratzen ditu, eta diskoetxearen barruan, "Sister Bossa" izeneko bilduma du Brasilgo doinuei eskainia. Proposamen berrienak, berriz, "Sambass" bildumetan jasotzen ditu (drum & bass, techno eta abar). Italia bertako hainbat musikariren lanak izan ohi dira.
-SCHEMA. Italiakoa hau ere. "Break `n Bossa" izeneko bilduma arrakastatsuak kaleratu ohi dituzte.
-AUDIPHARM. Hainbat estilotako bildumak plazaratzen dituzte. Brasilgoek "Brasilectro" izena dute.
-BESTEAK: Diskoetxe askok jasotzen dituzte Brasilgo musiken eraginpean sortutako erritmoak. Aipatu ditugun hauetako gehienek abiadura ertaineko erritmoak lantzen dituzte (breakbeat, downtempo, lounge...), baina, dena den, badira bildumak era zuzenago batean dantzalekuetara zuzentzen dituztenak ere (Slip Slide adib.)
Erritmoak berenganatzeko dohaina
Brasilen sekulako erraztasuna dute kanpotik iritsitako erritmo berriak berenganatu, eta bertako erritmoak molde berrietara bihurtzeko. Lurralde gutxi izango dira mundu osoan halako trebeziarekin. Brasilgo musikariak apartak dira horretan.
Adibide bat: 90eko hamarkada erdialdean, London hiriko auzo txiroetan, jamaikar etorkinek jungle izenez ezaguna den estiloa sortu zuten kutxa merkeekin jolasean (erritmoaren abiadura azkartuta). Hasieran, ragga ahotsez lagundu zituzten erritmo horiek, eta dedenborarekin, jazzaren eta ambient musikaren eraginaz, estiloak arrakasta handia izan zuen. Goldie, Ronie Size, 4 Hero eta antzeko "zoroen" lanak zerikusia izan zuen arrakasta horretan.
Jungle doinuen garapenak drum & bassa ekarri zuen, eta horren barruan, hamaika azpiestilo sortu ziren. Hala, Drum & bassa eman beharreko guztia emanda zegoela zirudienean, eta "modan" egoteari aspaldi utzi dionean, Brasilgo disko-jartzaile eta musikari gazte batzuek estiloa berenganatu dute. Beste inon lortu ez den naturaltasunez, Brasilen ezaugarri propioak dituen drum & bassa egiten ari dira, eta estilo honek galduta zuen berezko indarra berreskuratu dute (Adi Dj Patife, Dj Marky, Drumagick, Cosmonautics...). Sinestezina.
Herrialde askotan egin dira horrelako saiakerak, baina gure ustez, inon ez da horrelako emaitzarik lortu. Berezko trebezia dute brasildarrek, ustez arrotzak zaizkien erritmoak berenganatzeko. Drum & bassarena adibide bat baino ez da, baina gauza bera esan daiteke techno edo house erritmoekin egiten ari direnaz, eta baita rap musikarekin edo reggae-arekin ere. Eta zer esan hirietako faveletan antolatzen dituzten festez!