Brasilen tximista ugari

NASA-ren ikerketa batek azaldu duenez, munduko herrialde guztien artean, Brasilek du tximista gehien: batez beste, 50-70 milioi tximista urtean. Gainera, tximistek kalte latzak eragiten dituzte Brasilen: 100 bat hildako urtero eta 170 milioi dolarreko diru galera, batik bat sare elektrikoan. Optical Transient Detector sateliteak jasotako datuen arabera, inguru tropikaletan izaten da tximista gehien.