Brasilek 1.700 milioi zuhaitz landatuko ditu, historiako basoberritzerik handiena

Brasilek 1.700 milioi zuhaitz landatuko ditu, historiako basoberritzerik handiena 10.8 milioi hektareako lur sail zabal batean, Brasilek 1.700 milioi zuhaitz landatuko ditut, sekulako arteria berdea sortuz bertan. Estatu ezberdinak zeharkatuko ditu Amazoniar oihana barne. Historiako basoberritzerik handiena izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brasilek-1-700-milioi-zuhaitz-landatuko-ditu-historiako-basoberritzerik-handiena/@@download/image/Corredor-de-Biodiversidad-de-Araguaia.jpg
2022/09/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

10.8 milioi hektareako lur sail zabal batean, Brasilek 1.700 milioi zuhaitz landatuko ditut, sekulako arteria berdea sortuz bertan. Estatu ezberdinak zeharkatuko ditu Amazoniar oihana barne. Historiako basoberritzerik handiena izango da.
Brasilek 1.700 milioi zuhaitz landatuko ditu, historiako basoberritzerik handiena

Araguaiako Bioaniztasunaren Korridorea deituko da proiektua eta 2.600 kilometrotan zehar 1.700 milioi zuhaitz landatuko dira. Proiektu interesgarria da eta Brasilgo geografiko zati handi batean zabalduko da. 

Proiektuak Brasilgo sei estatu zeharkatuko ditu, Amazoniar oihana barne. Korridoreak 2.600 kilometro luze, 40 kilometro zabal den korridore berdea sortuko du Araguaia eta Tocantis ibaien ertzetatik hasita. 

Proiektua epe luzerakoa izango da eta 112 udalerri brasildarren parte-hartzea beharko du. Honek erakusten du kontsentsua beharrezkoa izango dela. Dena den, hasierako akordioak jada burutu dira. Lehendabizi ibaien luzeran zeharreko korridorea osatuko da. 

Proiektu honen abantailen artean, espero da 21.000 milioi dolarreko etekin ekonomikoak sortzea, 38.000 lanpostu eta 262 milioi tona karbono ezabatzea ingurumenetik.