Brasildar zientzialar talde batek kokainaren adikzioaren aurkako munduko lehen txertoa sortu du

Brasildar zientzialar talde batek kokainaren adikzioaren aurkako munduko lehen txertoa sortu du Brasildar zientzialari talde batek kokainaren adikzioaren aurkako txertoa garatu dute. Txerto berri hau modu arrakastatsuan probatu dute animaliengan eta orain gizakiengan probatzen ari dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brasildar-zientzialariek-kokainaren-adikzioaren-aurkako-munduko-lehen-txertoa-sortu-dute/@@download/image/frasco-vacuna-jeringa-sostenida-medico-guantes.jpg
2023/10/30
Brasildar zientzialari talde batek kokainaren adikzioaren aurkako txertoa garatu dute. Txerto berri hau modu arrakastatsuan probatu dute animaliengan eta orain gizakiengan probatzen ari dira.
Brasildar zientzialar talde batek kokainaren adikzioaren aurkako munduko lehen txertoa sortu du

Probatzen ari diren txertoaren izena Calixcoca da eta animaliekin egindako entseguetan emaitza itxaropentsuak utzi ditu. Gorputzean erantzun immunitario bat pizten du eta ez dio kokainari garunera iristen uzten. Ikertzaileek espero dute modo honetara kontsumitzaileen adikzio zikloa etetea. 

Farmakoak erregelamenduzko onarpena lortzen badu, kokainaren adikzioa tratatuko duen munduko lehen txertoa litzateke.

Txertoak pazienteen sistema immunitarioa estimulatuz funtzionatzen du, honek odolean kokaina molekulekin batzen diren antigorputzak sortu ditzan. Honela, handiegiak bilakatzen dira eta ezin dute garuneko sistema mesolinbikotik edo "sari gunetik" igaro. Gune hau estimulatzen du drogak, bertako dopamina maila altuak estimulatuz eta plazera eraginez.

Egun txertoa entseguen azken fasean dago, gizakiengan probak egiten ari dira. Ikertzaileen arabera, Calixcoca tresna garrantzitsua izango da pazienteen etapa kritikoetan errekuperazioan laguntzeko, adibidez, errehabilitaziotik ateratzen direnerako. 

Txertoaren inguruan sortu diren itxaropenak izugarriak dira. Hain da horrela, 3.000 pertsona baino gehiago jarri direla zientzialari taldearekin harremanetan entsegu klinikoetan parte hartzeko.