Braillea euskaraz

Braillea euskaraz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/braillea-euskaraz/@@download/image/82p10braile.jpg
2012/12/13
berria
Braillea euskaraz
350 liburu lor ditzakete itsuek euskaraz irakurtzeko braille edo soinu formatuan, ONCE elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmenari esker. Itsu euskaldunen eskaerari erantzun nahi dio ekimenak. ONCEk, bestalde, Elhuyar hiztegi elektronikoa itsuentzat egokitzeko asmoa du. Harrigarria den arren, orain arte, Bernardo Atxagaren Obabakoak gaztelaniaz eta katalanez irakur zitekeen, baina ez euskaraz.