Bozkatu al duzu 'Bertsomovieda' onena?

Bozkatu al duzu 'Bertsomovieda' onena? Azkar ibili! Ostirala bitarte, hamar lehiakideren artean aukeratzeko tartea duzu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bozkatu-al-duzu-bertsomovieda-onena/@@download/image/bertsomovieda.jpeg
2018/04/24
albiste-laburra
Azkar ibili! Ostirala bitarte, hamar lehiakideren artean aukeratzeko tartea duzu!
Bozkatu al duzu 'Bertsomovieda' onena?

Oraindik ez duzu aurtengo Bertsomovieda onena bozkatu? Gogoan izan gazteen kategorian 300 euroko saria eramango duela irabazleak, eta 1.000 eurokoa helduen mailan irabazten duenak. Gainera, ikusleen saria, bertsorik onenei emandako saria, eta bi sari berezi ere banatuko dituzte.

 

Hau da aurten aurkeztu diren lanetako bat, eta halako hamar ikusgai dituzue Bertsomovieda.com webgunean. Sartu eta bozkatu! Sari banaketa, maiatzaren 3an egingo dute, Igartza jauregian.