Botilatutako ur litro bakarrean 240.000 nanoplastiko partikula topatu dituzte

Botilatutako ur litro bakarrean 240.000 nanoplastiko partikula topatu dituzte Estatu Batuetako Columbia eta Rutger unibertsitateetako ikertzaile talde batek 240.000 partikula inguru topatu dituzte botilatutako ur litro batean, orain arte uste zena baino kontzentrazio handiagoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/botilatutako-ur-litro-bakarrean-240-000-nanoplastiko-partikula-topatu-dituzte/@@download/image/botella-agua-vacia.jpg
2024/01/11
Estatu Batuetako Columbia eta Rutger unibertsitateetako ikertzaile talde batek 240.000 partikula inguru topatu dituzte botilatutako ur litro batean, orain arte uste zena baino kontzentrazio handiagoa.
Botilatutako ur litro bakarrean 240.000 nanoplastiko partikula topatu dituzte

Botilatutako urak milaka nanoplastiko dituen kontua ez da berria. Baina ezagutza mugatua da. Estatu Batuetako ikerlari talde batek zifra zehatzak jarri dizkio orain, Ipar Ameriketako merkatuko hiru ur marken bost lagin aztertu ondoren. Batez beste, botilatutako ur litro bakoitzean 240.000 partikula daude.

Zifrak aditu guztiak harritu ditu eta paradigma aldaketa dakar, orain arte uste zena baino nanoplastiko gehiago baitude disolbatuak uretan.

Ikerketa Proceedings of the National Academy of Sciences aldizkarian argitaratu da eta teknika berri bat garatu dute bereziki lan honetarako. Irudi optikoak eta laser bikoitzak erabili dira aurretik “sekula ezagutu gabeko sentsibilitatea eta zehaztasuna” eskuratzeko. Honen bidez plastikozko partikulak aurkitu eta sailkatu egin ahal izan dira.

Ikerketa taldearentzat “nanoplastikoen inguruko ezagutza funtsezkoan arrail bat existitzen da aztertzeko teknika eraginkorren gabeziagatik”. Honegatik garatu dituzte ikertzaile hauek teknika berriak.

Nanoplastikoak mikroskopio batekin ere atzeman ezin daitezkeen partikulak dira, mikra bat baino ere txikiagoak, mikroplastikoaren anaia txikiak. Nanoplastiko hauek gai dira zeluletan sartu eta prozesu zelularrak aldatu edo blokeatzeko.

Ikerketa honek gizakiaren kontsumorako zuzenduta dauden aztertutako ur botilen gehiengoan plastikoak aurkitu ditu eta ontziak berak sortutakoak direla baieztatu ahal izan dute, politereftalatoz eginak baitaude.

Argi ez dagoena da nola eragiten duten nanopartikula hauek gizaki bizidunengan. Uste denaren arabera, nanoplastikoak mikroplastikoagoak baino toxikoagoak dira, euren neurria txikiagoa baita eta honenbestez giza gorputzean sartzeko erraztasun handiago dutelako.