Botila biodegradagarriak erabiliko ditu Coca-Colak

Botila biodegradagarriak erabiliko ditu Coca-Colak Erabilera bakarreko plastikoa ordezkatzeko konpromisoa hartu du edari markak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/botila-biodegradagarriak-erabiliko-ditu-coca-colak/@@download/image/1366_2000.jpg
2021/02/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Erabilera bakarreko plastikoa ordezkatzeko konpromisoa hartu du edari markak.
Botila biodegradagarriak erabiliko ditu Coca-Colak

Plastikozko lastotxoen eta plastikozko poltsen aurkako kanpainaren ostean, botilen txanda iritsi da; erabilera bakarreko plastikoaren aurkako guda ez da eten, eta pauso bat harago joateko erabakia hartu du Coca-Cola konpainiak. Gauzak horrela, uda honetan probatuko ditu botila biodegradagarriak.

Dagoeneko prest dute prototipoa, eta Hungarian jarriko dute martxan esperimentua; bertan arrakasta badu, beste herrialdetara zabalduko dute botila berria. Ez da paperezko botilan salduko den lehen edaria, zukuak eta esnea dagoeneko tetra-brick botiletan saltzen baitira; baina edari karbonatatuek trataera berezia behar dutenez, Coca-Colaren diseinua iraultzailea izan daiteke.

The Paper Bottle Company-k garatu du botila biodegradagarri hau, eta paperaren antzera birziklatu daitezkeen materialez osatuta dago. Horrekin batera, likidoek ontzia hondatu ez dezaten birziklagarria den plastiko kapa bat darama ere; tapoia material berarekin egin dute.