Bota trasteak, besarkatu minimalismoa

"Agur trasteak, kaixo minimalismoa". Hori da Fumio Sasakik aireratzen duen moduan. Modu ezin soilagoan bizi da editore japoniarra, eta bere esanetan, minialismo horrek zoriontasuna ematen dio. Bere armairuan, soilik honako arropak aurkitzen dira: Koltxoi bat, hiru alkandora eta lau galtzerdi pare.
Modu honetan bizitzeko erabakiak badu zentzua Sasakire esanetan. Bizi dugun gizarte kapitalistaren eraginez, objektuekin lotura harreman estuak garatzen ditugu, ia-ia animaliekin ditugunen antzekoak. Hala, behar ez ditugun gauzez libratzen garenean, gure garunean sekulako garbiketa egiten dugu, arinagoak sentituz. Gure buruarentzat detox handi bat egitea bezalakoa da.
Gauzetaz libratzeko beste pisuzko arrazoi bat alferrikako konparaketak dira. Editore japoniarraren hitzetan, etengabe gauzak bereganatzea berriak desiratzea eramaten gaitu, eta inguratzen gaituztenekin konparatzea. Horregatik, gurpil hori apurtzeak libre egiten gaitu.
Sasakik dioenez, zooriontasuna irekia da, espazioduna, eta ezin da blokeatu edo kaxoi baten gorde. Zoriontasuna ez da gauza materialen bidez bereganatzen, esperientzin bitartez sentizen den zerbait da. Horregatik, minimalismoak asko gerturatuko gaitu zoriontasunera.
Iturria: Cultura Colectiva.