Bost zenbakia

Giza gorputzarekin duen harremana estua da: bost dira gizakiok ditugun zentzumenak, bost esku bakoitzean ditugun atzamarrak, oin bakoitzean ditugun behatzak... Eta hara, pertsona guztion altuerak ere badu bost zenbakiarekin zerikusirik: atzamarretatik ukondora dugun distantzia bost aldiz omen da gure garaiera!