Bost unibertsitarioetatik batek suizidio ideiak izan ditu eta erdiak depresioa edota antsietatea pairatu dituzte

Bost unibertsitarioetatik batek suizidio ideiak izan ditu eta erdiak depresioa edota antsietatea pairatu dituzte Aplica deitzen den kooperatibak burutu du galdetegia eta ondorioztatu du erdipurdiko ekonomia dela ongizaterako oztopo nagusia. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-unibertsitarioetatik-batek-suizidio-ideiak-izan-ditu-eta-erdiak-depresioa-edota-antsietatea-pairatu-dituzte/@@download/image/chicas-universitarias-estudiando-juntas.jpg
2023/08/23
Aplica deitzen den kooperatibak burutu du galdetegia eta ondorioztatu du erdipurdiko ekonomia dela ongizaterako oztopo nagusia.
Bost unibertsitarioetatik batek suizidio ideiak izan ditu eta erdiak depresioa edota antsietatea pairatu dituzte

Suizidio ideien prebalentzia unibertsitate ikasleetan bost ikasletik batekoa da. Gainera, ia erdiek depresioa edo antsietate sintoma moderatu edo larriak pairatzen dituzte. Espainiar estatuko unibertsitateen ministerioak kaleratu ditu ikerketaren emaitzak. 

Espainiako estatuko unibertsitateetan burutu dena analisia kuantitatibo eta kualitatiboa izan da. 2022ko azaroa eta abenduan 59.605 erantzun eskuratu ziren eta 2023ko apiriletik maiatzera bitarte 24.148 erantzun. Sortutako profiletan, interes berezia jarri zen kolektibo zaurgarrienetan: pertsona arrazializatuak, LGTBI kolektibokoak eta emakume doktoregaiak. 

Buru osasunari dagokionez, ikerketak azaltzen duenez, bi ikasletatik batek depresio eta antsietate sintomak zituzten. Ikerketaren bigarren fasean, emakumeek sintoma hauen portzentaia esanguratsuki altuagoan erakutsi zuten. Aldi berean, alkohol kontsumoaren arriskuan portzentaia baxuagoa eskuratu zuten gizonezko ikasleekin alderatuta. 

Suizidio pentsamenduak berriz, bost ikasletatik batek izan ditu. Lo ezin klinikoak bost ikasletatik bati eragiten die, antsietate moderatua bitik bati eta alkohol kontsumo arriskutsua egiten dute zazpitik batek.

Osasun mentaleko aurrekariei dagokionez, gazteen %17ak aitortu zuen mediku profesionalen batek sekula lasaigarriak, antsiolitikoak, antidepresiboak edo hipnotikoak hartzeko agindu ziela. 

Burututako txostenaren helburu nagusia unibertsitate garaian daudenen ongizate emozionalera hurbiltzea da, pertsona hauen gaitasunak hobetuz buru osasun hobea eskuratzeko. Ikerketaren emaitza kualitatiboen ustez, ongizatea ez eskuratzeko oztopo nagusia ekonomikoa da. 

Beketara sarbidea funtsezkoa da familia askorentzat eta ondoren beka horiek mantentzearen presioa emaitza akademikoetan islatzen da. Gainera, beharrezko materialaren gastuak ere gehitu behar dira eta zenbait arlok duten estres maila, azaltzen du txostenak. 

Informazio gabezia dagoenaren sentsazio orokortua ere badago eta horrek ondoeza sortzen du, denbora galeraren sentimendua unibertsitatearekiko. Askok uste dute denbora gehiegi igarotzen dela egunean zehar unibertsitatean eta askotariko faktoreengatik denbora hori ez dela ongi aprobetxatzen. Ikasketa planen antolakuntza falta, eduki errepikakorrak eta lanaldi zatikatuak azpimarratzen dituzte ikasleek.