'Bost minutun' antzezlanaren estreinaldia Donostian

'Bost minutun' antzezlanaren estreinaldia Donostian Bihar estreinatuko dute antzezlana Antzoki Zaharrean eta igandera arte izango da ikusgai. Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkorta dira komedia honetako aktoreak, haurdunaldi testa egin eta emaitzaren zain dauden Nekane eta Koldo. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-minutun-antzezlanaren-estreinaldia-donostian/@@download/image/bost minutun horizontala.png
2021/08/11

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bihar estreinatuko dute antzezlana Antzoki Zaharrean eta igandera arte izango da ikusgai. Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkorta dira komedia honetako aktoreak, haurdunaldi testa egin eta emaitzaren zain dauden Nekane eta Koldo.
'Bost minutun' antzezlanaren estreinaldia Donostian

Txalok Produkzioak konpainiaren Bost minutun antzezlana aurkeztuko dute hilaren 12tik 15era, ostegunetik igandera, Donostiako Antzoki Zaharrean. Arratsaldeko zortzietan izango dira emanaldiak eta sarrerak salgai daude 15 eta 20 euro artean. 

Nekane eta Koldo bikotea dira antzezlaneko protagonistak, haurdunaldi testa egin eta emaitza jakiteko bost minutu falta dituztenak. Tarte horretan hainbat galdera sortuko zaizkie buruan: Guraso izateko prest ote daude?; Gurasoak izan nahi al dute?; Aurrerapauso bat da edo amildegira jauzi bat?. Ezjakintasuna, antsietatea, beldurra eta itxaropena sentituko dute. Nekanek 42 urte ditu eta ama izateko bere azken aukera izan daiteke. Koldok, berriz, urte batzuk gehiago dauzka eta heldutasuna lortzeko behar duen aitzakia izan liteke aitatasuna. Azken finean, obra honek, umore klabean, ume bat izateko berantiar den bikote bati haurdunaldi baten aurrean sortzen zaizkion kezka eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita jaioberri horren inguruan sortzen diren fantasiak ere.

Pablo Mir antzerkigile argentinarrak idatzitako komedia honek hiru denboraldi daramatza dagoeneko karteldegietan eta bidean sari ugari jaso ditu. Martin Agirre arduratu da gidoia euskarara egokitzeaz eta Begoña Bilbao da zuzendaria. Oholtza gainean, berriz, Itziar Urretabizkaia eta Andoni Agirregomezkorta arituko dira.