Bost mila piratek abordatu zuten astelehenean Donostia

Bost mila piratek abordatu zuten astelehenean Donostia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-mila-piratek-abordatu-zuten-astelehenean-donostia/@@download/image/20118163308piratak1_copia.jpg
2012/12/13
berria
Bost mila piratek abordatu zuten astelehenean Donostia
Atzoko jardunaldian, piratak nagusitu ziren Donostian, Aste Nagusiko egun handian. Bost mila lagun inguru elkartu ziren guztira, goizean baltsak prestatu ondotik arratsaldeko 17:00etan abordatzeko.

Goizeko 8:00tan hasi ziren piratak taldeka baltsak prestatzen eta goiz guztia behar izan zuten parte hartu zuten bost mila lagunek baltsak prest uzteko. Eguerdian, urtero bezala, bazkaria egin zuten eta 1.200 lagun inguru bildu ziren.
Berrikuntzen artean, parte hartzeko antolamendua azpimarratu dute antolatzaileek. Urtetik urtera abordaian parte hartu duten lagunen kopuruak gora egin duenez, aurten, baltsa bakoitzeko arduradun bat izendatu behar izan dute partaideek, eta filtroa pasatu ahal izateko, arduradunak erregistroan pultsera bat eskuratu behar izan du.
Arratsaldeko 17:00etan txupinarekin batera abordatu zuten guztiek. Hondartzara iritsi ziren lehendabizikoak 17:45etan lortu zuten, eta ordu horretan, oraindik, baziren ateratzea ere lortu ez zutenak.
Eguraldia lagun, festa giroan pasa zuten atzo parte hartu zuten bost mila lagunek. Aste Nagusiko gainontzeko egunetan, abordaia pasa den arren, Donostiako Piraten egitarauak aurrera jarraitzen du. Informazio gehiagorako ikusi www.izanpirata.info.