Bost kontzertu izango dira Bermeoko Musika Astean

Bost kontzertu izango dira Bermeoko Musika Astean Gaurtik ostiralera bitartean izango dira emanaldiak elizan eta Kafe Antzokian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-kontzertu-izango-dira-bermeoko-musika-astean/@@download/image/3dcd9fbcab.jpg
2022/08/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaurtik ostiralera bitartean izango dira emanaldiak elizan eta Kafe Antzokian.
Bost kontzertu izango dira Bermeoko Musika Astean

Bermeoko XXXVII. Musika Astea gaur abiatuko da eta ostiralera arte iraungo du. Doako bost kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Emanaldi guztiak Santa Maria elizan eta Bermeoko Kafe Antzokian egingo dira, 20:00etan.

Gaur Ganbara Abesbatzak Inspiratio proposamen musikala aurkeztuko du Santa Maria elizan. Bihar, berriz, Kendra taldearen folk emanaldia izango da toki berean.

Abuztuaren 3an, asteazkena, Musika Ensemblek Gaztañetaren bidaia lana aurkeztuko du Santa Maria elizan. Biharamunean, Oreka Reed Quintet taldeak Orekovid kontzertua eskainiko du elizan, eta, azkenik, Olinda taldeak bossa nova, jazz edota samba doinuak taularatuko ditu Kafe Antzokian ostiralean.