'Bost axola bemola (Ni fu ni fa sostenido)' Bilboko Arriagan

'Bost axola bemola (Ni fu ni fa sostenido)' Bilboko Arriagan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-axola-bemola-ni-fu-ni-fa-sostenido-bilboko-arriagan/@@download/image/20122103508bost-axolabemola.jpg
2012/12/13
berria
'Bost axola bemola (Ni fu ni fa sostenido)' Bilboko Arriagan
Enrique Vianak zuzenduta, bihartik astelehenera bitarte, otsailaren 11tik 13ra, 'Bost axola bemola (Ni fu ni fa sostenido)' ikusgai izango da Bilboko Arriaga Antzokian.


Lau abeslarik, eta bi aktorek parte hartzen dute pianorako ikuskizun lirikoaren bitartez, errepertorioko operaren pasarterik famatuenen proiekzioan. Umoreak apaintzen du ikuskizunean haria eta Bego Andreak, antzokiko garbitzaileen buruak, pertsonaia xelebre batzuen laguntzarekin, operaren sekretu famatuenak erakutsiko ditu.
Euskarazko emanaldia izango da hitzordu guztietan eta gaztelaniazko gaintituluak ere izango ditu. Bihar eta etziko hitzorduak familientzat izango dira eta eskola saioa berriz, astelehenean, hilak 13an, goizeko 11:00etan izango da. Emanaldiak 60 minutuko iraupena izango du.