Bosque de sombras (The Backwoods) ***

Bosque de sombras (The Backwoods) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bosque-de-sombras-the-backwoods/@@download/image/69p56_5.jpg
2006/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Koldo Serra. Aktoreak: Gary Oldman, Virginie Ledoyen, Paddy Considine, Aitana Sanchez-Gijon. Generoa: thrillerra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2006. Iraupena: 93 minutu.
69.zenbakia
El Tren de la Bruja film laburrarekin mundu guztia ahoa bete hortz utzi ostean, estreinako film luzea zuzendu zuen Koldo Serra bilbotarrak. Istorioa 70eko hamarkadan dago girotua, Euskal Herriko baso ospel eta euritsu batean. Paul kaskagorrak eta haren emazteak bikote ingeles bat gonbidatu dute basoan erosi duten etxean egun batzuk pasatzera. Goiz batean, eskopetak hartu eta ehizera joko dute gizonek. Emakumeak, berriz, haien maitasun zauriez ariko dira laku baten ertzean. Paulek eta bere adiskideak aurkikuntza lazgarria egingo dute basoan, baina. Eta, oharkabe, izua eta biolentzia lehertuko dira. Deliverance eta Straw Dogs oinarri harturik, thriller ikusgarria erdiesten du Koldo Serrak.