Bosgarren `Kameratoia´ Bermeon izango da
Euskal Herriko V. Ikus-entzunezkoen Rallya, `Kameratoia´, abenduaren 12an izango da Bermeon. Azken urteotan bezalaxe, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta Bermeoko Udalak antolatu dute bosgarren edizio hau ere, eta azaroaren 30era arte zabalik dute izena emateko epea.
Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da eta, horretarako, argazki-rallyen mekanika ikus-entzunezkoen mundura ekarri dute.
Partehartzaileek egunean bertan ezagutuko dute landu beharreko gaia eta euren ekoizpenetan derrigorrez agertu behar duten Bermeoko zenbait ezaugarri, eta 10 orduko epea dute (9:00etatik 19:00ak arte) hiru minutuko bideo baten istorioa asmatu, irudiak grabatu, editatu eta jendaurrean aurkezteko.
Parte hartu ahal izateko baldintzak ez dira zorrotzegiak:
- 18 eta 35 urte bitarteko Euskal Herriko gazte euskalduna izatea.
- Hizkuntzak presentzia izan behar du halabeharrez; ahozkoa ala idatzizkoa, baina euskaraz.
- Partehartzaileek eraman behar dituzte grabazio eta ediziorako beharrezko aparailu guztiak: ordenagailua, kamera, euskarri digitalak, kargadoreak, kableak etab.
- Ikus-entzunezko lanak AVI formatuan DV PALen entregatu beharko dira, DVD batean.
Honezkero gogoz dabilenarentzat albiste ona izango da ordainsariak primerakoak direla jakitea: 1.500 euro onenarentzat, 1.200 euro bigarrenarentzat eta 900 euro hirugarrenarentzat. Gainera, sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziapean zabalduko ditu antolakuntzak, edozeinek edukiok hedatu eta berrerabil ditzan, beti ere jatorrizko egileak aipatzeko eta eratorritako lanak baldintza berdinetan partekatzeko betebeharrarekin. Bestalde, Topaguneak Kameratoian sortutako hainbat bideo herriz herri doan Film Laburren Zirkuituan txertatu ohi ditu.
Azken lau urteotan 478 lagunek hartu dute parte eta, guztira, euskarazko 73 ikus-entzunezko sortu dituzte. Zerrenda horri zure izen-abizenak eta ekoizpena gehitu nahi badizkiozu, garaiz zabiltza gazte! Azaroaren 30a izango baita izena emateko azken eguna.
Lehiaketaren oinarriak, aurreko edizioetako lanak eta izena emateko orria http://www.kameratoia.com web gunean dituzu ikusgai.