Bortxatzailea errugabea biktimak kulero gorriak zituelako?

Bortxatzailea errugabea biktimak kulero gorriak zituelako? Amorrua sortzen duten albiste horietako bat da hau. Ica-ko (Peru) tribunal batek eraso sexuala burutu zuen gizonezko bat errugabetzat jo du erasoa gertatu zenean biktimak zeramatzan barruko arropa motarengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bortxatzailea-errugabea-biktimak-kulero-gorriak-zituelako/@@download/image/lalupa.pe-calzonrojo-mujeres-protesta-ante-el-palacio-de-justicia-por-caso-de-violacion-en-ica-fotos-1024x683.jpg
2020/11/06

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Amorrua sortzen duten albiste horietako bat da hau. Ica-ko (Peru) tribunal batek eraso sexuala burutu zuen gizonezko bat errugabetzat jo du erasoa gertatu zenean biktimak zeramatzan barruko arropa motarengatik.
Bortxatzailea errugabea biktimak kulero gorriak zituelako?

Bi gizonezko eta emakumezko batez osatutako tribunalak hartu zuten erabaki hau biktimaren kuleroak parpailadun eta gorriak zirelako erasoa gertatu zen unean, euren hitzetan honelako kuleroak eramateak adierazten zuen prest zegoela biktima harreman sexualak edukitzeko. 

Ustezko biktimaren nortasunak (lotsatia) ez dauka harremanik erabilitako jantziarekin jazoerak gertatu ziren unean. Izan ere, mota honetako jantziak, esperientziari kasu egunez, momentu intimo berezietan erabiltzen dira, eta beraz, biktima prest zegoen harreman sexualak edukitzeko, ondorioztatu zuten magistratuek. 

Polizia salaketaren arabera, gertakariak 2019ko urtarrilean gertatu ziren, 20 urteko biktimak, 22 urteko erasotzaileari dokumentu batzuk jasotzera lagundu zionean. Horren ostean, trago batzuk hartzera joan ziren. Biktimak aipatu zuen erasotzailea berak trago bat har zezan tematu zela eta honek gonbidatutako ardo kopa baten ostean konorterik gabe geratu zela.

Esnatu zenean, biluzik zegoen, erasotzailearen ohean. Ondoren salaketa jarri zion. Abokatu talde baten ustez, epaileek legearekin loturarik ez duten arrazoiketetan ezin dute oinarritu. Epaitzerako garaian oinarri logiko eta sinesgarriak jarraitu behar dira. Hori dela eta, sententzia ezin dela onartua izan adierazi dute.

Izan ere, barruko arropa kolore jakin batekoa edo hainbat kolorekoa erabiltzea ez da argumentua bat aurreikusteko bortxaketa hori biktimak eragin duela edo ohituta dagoela harreman sexualak edukitzera
! Aski da!