Borobil urdina saltoka ikusten duzu?
Adi sareetako fenomeno biral berriari!

Twitterren zabaldu dute sareetako fenomeno birala; bertan, lauki gorri bat ikusi daiteke, eta barruan, borobil urdin bat. Burua mugituta, borobila mugimenduan dagoela irudituko zaizue, baina ez da hala!
Akiyoshi Kitaoka japoniarrak sortu du irudia; ilusio optikoan sortzen aditua da Kitaoka, eta bere kontuan sartzen bazarete, zeharo engainatuta sentituko zarete bere irudi mugikorrekin!
The inset appears to move when the image is swayed. pic.twitter.com/vwO0aoFEXS
— Akiyoshi Kitaoka (@AkiyoshiKitaoka) 2018(e)ko apirilaren 25(a)