Borja Cobeagaren film berrian parte hartu nahi?

Borja Cobeagaren film berrian parte hartu nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/borja-cobeagaren-film-berrian-parte-hartu-nahi/@@download/image/20104275501Cobeaga.jpg
2012/12/13
berria
Borja Cobeagaren film berrian parte hartu nahi?
Zinema zuzendari donostiarra bigarren film luzea hasiko da errodatzen ekainean. Bilbon eta Madrilen ariko da, eta pelikula horretarako estra bila dabil.

16 eta 90 urte bitarteko gizon-emakumeak behar dituela jakitera eman du Cobeagak. Maiatzaren 5ean, Bilboko Bidarte kultur gunean egingo du castinga, goiz eta arratsaldez. Parte hartu nahi dutenek beren argazki bat eraman behar dute.
Zinema zuzendari donostiarrak oraindik ez omen du erabaki pelikularen izenburua. 'Pagafantas' komedia da Cobeagak orain arte zuzendutako film luze bakarra; iaz estreinatu zuten, eta zenbait sari eskuratu zituen.